euskaraz

/euskaraz30

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik." J.A.

ANARI euskal egile eta musikari bat da. 1997an hasi zen musika munduan eta ordutik bakarkako bost disko plazaratu ditu. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak darabiltza eta oso kritika onak jaso ditu. Hainbat abeslarirekin konparatu dute: PJ Harvey, Cat Power, Nick Cave..

https://youtu.be/h_W3k3ONP-s?si=6PuuEg2vNsluEsva
Estres linguistikoa esaten zaio, soziolinguistika alorrean, hizkuntza edo dialekto gutxiagotu bat erabili nahi duten hiztun elebidunek jasan ohi duten tentsioari.

https://youtu.be/Q4Hz7-7pQQw?si=B_046LS8gKgR6_yR
ZENBAKIAK

1- Bat
2- Bi
3- Hiru
4- Lau
5- Bost
6- Sei
7- Zazpi
8- Zortzi
9- Bederatzi
10- Hamar
IRAILA
"..Iraila izango zen,
hitzak urtaro batetik bestera bidaltzen genituen izen gabeko txorien antzera. Zerua ilun, soineko beltz, zu hain eder.. Nik 0-tik hasi nahi nuen .."

Berri Txarrak

https://youtu.be/AqmBxz2XFcA?si=8xoyYWCgkBhfTJHW
2014ko Bizkaiko bertsolari txapelketa Nagusian Fredi Paia Algortarrak jantzi zuen txapela.


https://youtu.be/PGF5b28vSOU?si=K9u_6jTtpLCAG7FZ
1901eko abuztuak 27: Miguel Unamunok euskararen aurkako diskurtso sonatua egin zuen Bilboko lore jokoetan.

argia.eus/efemerideen-ka…
Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.

Joseba Sarrionandia
Inprobisazioa munduan: verseadoreak (Kanariar uharteak), regeifeiroak (Galizia) eta glosadoreak (,Kataluniar herrialdeak) Euskal Herrian.
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/hitzetik-hortzera/bideoak/osoa/3956844/bideoa-verseadoreak-regeifeiroak-eta-glosadoreak-bertsolaritzaz/
Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentala da hau (1955, BBC), "Around the World with Orson Welles" deiturikoa. Bideo sorta honen parte da Ziburun grabaturiko 44 minututako bideo hau.

https://youtu.be/hJlKx3NPuts?si=7I9GAf1LKPWge2et
"Katalunian egunon eta Belgikan gabon!" Maddalen Arzallus, aspaldi, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.
https://youtu.be/MvMpWKDjhs0?si=5h3SFZ4P1bMV60oa
Ane Lindane euskal sortzailea da. Umorea eta komunikazioa bakarrizketen bitartez uztartzen ditu eta polemika handiak sortu ohi ditu. Bere saiorik inoiz zentsura jaso izan da Espainiar Estatuan barrena.
BIZKAIKO EMAKUME SORTZAILEEN TOPAKETAK hirugarren edizioa izango du 2024ko urriaren 19an, Bilbon, Euskalduna Jauregian. Musika, dantza, bertsolaritza, literatura, arte plastikoak, antzerkia, zinea.. hamaika dira topaketa hauetan jorratu ohi diren diziplinak eta ikuspegiak.
www.best.eus
"Zurekin izan ditut bizitzan
makina bat amets lizun,
zuk ez dakizu Jaungoiko jaunak
ze gorputza eman dizun..
Nik apostu bat egingo dizut,
gizon moduan erantzun:
Dejadatxoa hor doa eta
ea altxa dezakezun"

Aimar Olaizola pilotariari kantatutako bertsoa. Zarautz, 2003. #Bertsoudalekuak
Badok.eus musika-ataria Berria egunkariak 2009an sortu eta sustatutako ekimena da. Euskal musikari buruzko hainbat informazio biltzen du atariak eta erreferentzia tresna gisa baliatzen da arlo honen baitan.

www.badok.eus
MEXIKO (Alondras Huastecas)-EUSKAL HERRIA (Ane Labaka, Nerea Ibarzabal, Irati Majuelo)
"ASKOK IRUDIPENA DU"
https://youtu.be/DF74DKQT0QI?si=4ieew4XXrBmfSFiy
Las Vulpes talde ezagunaren abestiaren adaptazioan parte hartu du La Basu euskal musikariak.
https://youtu.be/hUf4-COvj78?si=ZowH2GE8IPnH1kPl
Zein da historiaren pasarte honi lotutako abesti ezaguna? Inork ba al daki?
https://www.naiz.eus/2024/07/08
Egun bakarka egiten du lan Gorka Urbizu musikariak eta arrakasta handia izan du bere lehenbiziko lan indibidualak. Berri Txarrak musika taldeari esker ospea lortu bazuen ere, hamaika dira egindako gainerako lanak. Esate baterako: Peiremans
https://open.spotify.com/artist/6tAE775qOYdjOVOirHjHE1?si=MI2pSvRDRb-PwbUoQhQE_A
Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina; horregatik, euskara garbi eta errazean idatzita egotea da gure helburua, umeen eskola-beharretara moldatua, baina ulergarritasunari garrantzi handia emanez. Txikipediaren oinarrian, Vikidia izeneko online wikientziklopedia dago, euskaraz 2015ean hasi zena, eta beste hainbat hizkuntzatan ere funtzionatzen duena, hemen aipatutako helburuekin.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Zer_da_Txikipedia
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) helduei euskara irakasten diharduen herri erakunde bat da. Gaur egun helduen euskarazko euskalduntze eta alfabetatzean aritzen den elkarterik zaharrenetakoa da eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra.
https://www.aek.eus/eu/zerdaaek